XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nekazarien familiaDuela 1.000 urte, etxe berean aita, ama, seme-alabak, aitona-amonak eta neba-arreba ezkongabeak bizi izaten ziren elkarrekin.
Emakumeak etxeko lanez arduratzen ziren, adibidez, gakorratz lanez eta ogia, garagardoa eta kontserbak egiteaz.
Gainera, soroetan eta artisautza lanetan iharduten zuten eta seme-alabak hazten zituzten. Herrixkako ekitaldi guztietan hartzen zuten parte. Nekazariak tunikaz eta kalamuzko edo artilezko kapaz janzten ziren.
Nekazariek ogia, lekariak eta haragia jaten zituzten eta ardoa edo garagardoa edaten zuten.
Soroetako lanaNekazariek goizetik gauera lan egiten zuten jaunaren soroetan eta hainbat tresna erabiltzen zituzten:
Garaua ehotzeko, jaunaren
Nobleek gerretan parte hartzen zuten eta, bake garaietan, ehizan aritzen ziren eta
Zaldunek sarezko janzkia eta halakreta eramaten zituzten soinean eta buruan kasketa.
Zaldia zuten eta euren tresna nagusiak lantza, ezpata, mazoa eta ezkutua ziren.
Zaldunek zalduntza kodea bete behar zuten. Gainera, alargunak, umezurtzak eta jende behartsua babestu behar zituzten.
1 Begiratu eta azaldu zer egiten ari diren nekazariak irudi bakoitzean.
2 Erkatu nekazariaren eta zaldunaren bizimodua.
- Nola janzten ziren? Non bizi ziren? Nolako etxebizitzak zituzten?
- Zertan iharduten zuten?
- Nor zen askea? Nor zegoen bere nagusiaren menpe?